2008-06-03

Emakumeek zientzia "ofizialaren" garapen historikoari eta gizakion garapenari eginiko ekarpena. Zenbait datu. TERESA NUÑO ANGOS


Zientziaren garapen historikoari dagokionez, zientziaren izaera androzentrikoaren 1 ondorioetariko bat emakumezkoa historiatik eta ezagupenetatik baztertzea izan da, gizartearen bizitza-kalitatea hobetzeari emakumeek egindako ekarpena ezkutatuz edo kontuan ez hartuz.

Gizadiaren aztarnak ezagutzen direnetik, emakumeek parte hartu dute zientziaren garapenean, baina honen historia androzentrikoan ikustezin bihurtu dira bai beraiek eta baita beren ekarpenak ere.

"Emakume landare-biltzailea" lehenengo "botanikari"-tzat har daiteke; nekazaritzaren sortzailea ere izan zen, bai eta buztingintza eta elikagaien kontserba-prozedurak asmatu zituena. Historia idatziaren aurreko garaian, hau da, gure aroaren aurreko 8000. urtetik 3000. urtera bitartean, emakumeak aurkitzen ditugu Ekialde Hurbilean materialen eraldaketari buruzko ezagupen enpirikoak lortu zituzten pertsonen artean. Emakumeek lehen aldaketa kimikoak eragin zituzten: buztina berotuz aluminio silikato hidratatuaren ura kendu eta lur egosia lortzen da. Lorturiko substantzia horrek ezaugarri oso diferenteak dauzka, ez baita moldagarria eta ezin baita urez desegin ere...

...emakumeak egon bazeuden eta badaude zientzia eta teknikako arlo guztietan...


INFORMAZIO GEHIAGO ETA OSOA IRAKURTZEKO (zientzia.net)

EMAKUME NOBEL SARIDUN GUZTIAK


The Nobel Prize has been awarded to 34 women since 1901. One woman, Marie Curie, has been awarded the Nobel Prize two times, in 1903 (the Nobel Prize in Physics) and in 1911 (the Nobel Prize in Chemistry).

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...