2008-07-02

CURRICULUMak Hezkidetza oinarri-Miren Aranguren-Maider Gonzalez


...Zergatik diogu egungo hezkuntza sistema sexista dela?

Hainbat arrazoi eman genitzake hori baieztatzeko; argi ikus dezakegu gure neska-mutilek ikasten dituzten edukiak erabat androzentrikoak direla eta emakumea ia ikusezina dela. Bestetik, eskola egun batez ikasgela bat behatzea baino ez dago, konturatzeko sistemak sexuaren arabera ezarritako rol eta balioak erreproduzitu egiten direla.

Hori espazioaren erabileran ikus dezakegu, sexuaren araberako ikasketen hautaketan, erabiltzen diren materialetan agertzen diren adibide eta ereduetan, batzuekin eta besteekin erabiltzen den hizkuntzan, aurreiritzi eta estereotipoetan, ikastetxearen antolaketan, ikasle, guraso eta irakasleen artean dauden harremanetan, eta noski, egun oraindik ere, ikastetxeetan gertatzen diren eraso sexistetan, adibidez.

Baina hezkuntza sistemak ezin du sistemaren ispilu soil izan.

Eskola eraldaketa sozialerako bitarteko bihurtu beharra dago, hortaz, ezberdintasun sozialak gainditzeko eta sexuen arteko eskubide eta aukera berdintasuna bermatzeko tresna izan behar du. Eta hala, Euskal Curriculuma biharko Euskal Herria sortzeko bitartekoa izango bada, eta jendarte parekide batean oinarrituriko Euskal Herria nahi badugu, ezinbestekoa da Curriculum hezkidetzagilea.

Horregatik, Euskal Curriculuma ezin da mugatu ikasleei egungo jendartean aritzeko beharrezkoak diren gaitasunak ematera, alderantziz, egungo jendartea eraldatzeko abileziak eskaini behar dizkie...

Miren Aranguren eta Maider Gonzalez

Euskal Herriko Bilgune Feministako kideak



Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...