2009-05-26

"Aisia burua hustera zuzenduta dago; pentsatu gabe erlaxatzera"-ARGIA

Xabier Arakistain

Feminismoa aldarrikatuz eta artea ikuspuntu desberdin batetik erakusteko asmoarekin sortu zen Montehermoso Arte, Kultur eta Pentsamolde Garaikideko zentro berria; “talde esfortzu” bat dela dio Arakisek. Madrilen jaio zen, eta Bilbon bizi izan da hemezortzi urtez. Feminista petoa, azaldu duenez Montehermoso da Espainiako Estatuan Berdintasun Legea betetzen duen zentro kultural bakarra...

Nondik dator Montehermosoren izaera feminista?

Pentsatzeko era feminista da gurea. Askotan feminismoak prentsa txarra du. Ismo honek nahi du sexuen berdintasuna bermatuko duen eraldaketa soziala; horregatik daramatza feminismoak 300 urte praktika politikoa, soziala eta teorikoa aplikatzen. Horrez gain, 40 urte daramatza praktika artistikoa lantzen. Berdintasunaren aldeko modernitate diskurtsoetan du jatorria eta Amerikako Estatu Batuetan mugimendu beltzari oso lotuta egon zen. Egun diskriminatuta dagoen jende talde bati egiten dio erreferentzia. Feminismoa berdintasun diskurtsoa da; ez da matxista. Ni feminista naiz. Hona etorri aurretik hamar urtez aritu nintzen begirada feministarekin lan egiten.

Nola islatzen dute ildo feminista hori Montehermoson erakusketak egiten dituzten artistek?

Era desberdinetan: guk desberdintasunak lehen planoan jartzen ditugu eta horri esaten diogu feminista izatea. Nekatuta nago Montehermoson arte feminista egiten dugula entzuteaz. Ez! Montehermoson ez dugu arte feminista egiten; arte, kultura eta pentsamolde garaikidea egiten dugu. Egiten ditugun gauzen artean jarraitzen dugun lerroetako bat feminismoarena da, baina badago post-kolonialismoarena ere, eta beste hainbat ere bai. Montehermoso oso gune plurala da: feministatzat katalogatzea errealitatea aldatzea da, kontserbadorea izateaz gain...

OSOA IRAKURTZEKO-ARGIAn

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...