2009-08-30

PUBLIZITATE SEXISTA Kopenhageko tangak Darwin eta gu Jose Mari Pastor

ITURRIA: BERRIA

...Iragarkiak kutsu informala du, udarako egokia. Uda baita zoriontasun saltzaileek paradisua hurbilen jartzen diguten sasoia: atsedena, eguzkia, hondartza, gorputza hibernaziotik esnatuta eta gori, burua bor-bor. Hala ere, sintomatikoa da felicitas hori sexu bakoitzaren arabera nola definitzen den: gizonen zoriontasuna sexuari lotua da beti. Emakumeena, berriz, itxurari; horientzat, iragarkiko Elenak baino kolore hobea izatea da helburua. Tanga Elenak baino dotoreago luzitzea, gizonen zoriontasunaren pizgarriak izateko. Oso freskagarria.

Iragarkian bi neska irtengo balira mutil baten beheko tontorrari begira, gustu txarrekoa izango litzateke, askoren ustez. Baina bi mutil lerdea dariela, ez. Normala da: sexuari dagokionez, gizonezkook txerri adurtiak omen gara; emakumezkoek ez omen dute sekula santan sexuaz pentsatzen, ezta beltz gazte baten gorputz gihartsua ondotik pasatzen denean ere. Ai ama! Argi esanda: emakumeen zoriontasuna beste emakumeak baino politagoak, desiragarriagoak izatea da; gizonena hankartean zakil handia izatea, eta begietan tanga txikia...

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...