2009-09-21

SARE 08: "Teknozientzia berrikuntzaren eta berdintasunaren zerbitzura al dago?

Zientziaren gizarte-azterlanek zalantzan jarri zuten zientziaren ustezko izaera neutrala,

objektiboa eta unibertsala –korronte positibistek eta neopositibistek halakotzat zeukaten

eta halakotzat daukate oraindik ere, eta agerian utzi zuten gizakiaren jardun hori

testuinguru sozial batean barruan dagoela, eta ondorioz, faktore sozial, politiko, ideologiko,

psikologiko eta ekonomikoek eragiten diotela; hala ere, izaera androzentrikoa ez zuten

aintzakotzat hartu. Generoari dagokionez, beraz, neutraltasunari eutsi zioten.

Bestalde, Generoari eta Zientziari buruzko Azterlanek, hainbat ikuspuntu erabilita,
agerian utzi zuten mendebaldeko zientzia modernoa sortu, eraiki eta produzitzeko oinarrietan
nagusi zen androzentrismoa; hor emakumeek duten balio sinbolikoa eta ikusezintasuna aztertu zuten
–mendeetan iluntasunean egon ziren emakume zientzialari ugari berreskuratuz-; tradizioz emakumeei
izendatutako jardueretatik, zientziari eta teknologiari emakumeek egindako ekarpenak berreskuratu
zituzten; eta feministen borrokekin bat egin zuten emakumeentzat eskubide-berdintasuna lortzeko.

Une honetan, komenigarri litzateke galdera hauek egitea: Zein zientzia eta zein teknologia?
Zertarako? Zeintzuk dira teknozientziaren bereizgarriak eta zein eragin dute
emakumeen sustapenean? Emakumeen aurkako diskriminazioan nola eragiten dute
hezkuntza-erakundeek, familiak, erlijioek, lagunek, kideek? Historiaz eta tradizioz
maskulinoak izaki, zer gertatzen da antolakunde zientifikoetan?
Teknozientziaren produkzio, eraikuntza eta irakaskuntzaren alderdi humanistikoak
kontuan hartzen al dira? Jarduera teknozientifikoan zein eragin dute baloreek
eta nola eragiten diete emakumeei?

Azaldu du:

María Álvarez Lires And.

Lotutako artxiboak:

Alvarez.M_08_cast.pdf (Gaztelania)


Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...