2009-10-22

Emakumearen arazo ekonomikoen analisi teoriko orokorra

ITURRIA: UZTARO
  • Egilea(k): Mertxe Larrañaga Sarriegi
  • Jakintza-Arloak: Ekonomia
  • Orriak: 73-84
  • PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Aukera-berdintasuna ia herri guztiek onartzen duten hastapena da eta sexuaren araberako diskriminazioa legez debekatuta dago. Hala ere, eguneroko errealitateak erakusten digu emakumeek gizonek baino askoz aukera gutxiago dituztela arlo askotan, eta bereziki ekonomikoan. Gaur egun lanaren sexu-zatiketa ematen da nahiz etxe barruan nahiz kanpoan, eta horregatik, emakumearen arazoak aztertzerakoan ekonomia osatzen duten bi azpisistema, erreprodukzio-sistema eta produkzio-sistema, ikertzea behar-beharrezkoa da. Artikulu honen helburua emakumeak aipaturiko bi sistema hauetan jokatzen duen papera erakustea da, bai teorikoki bai eta datuen bidez ere. Aldi berean, hain nabarmena den bereizkeria hori argitzeko hainbat teoriak ematen dituzten arrazoiak azaltzen ahaleginduko gara; Familiaren Ekonomia Berria, Giza Kapitalaren Teoria eta Lan Merkatuaren Zatiketaren Teoria batez ere.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...