2014-02-28

#Aborto eskubidearen aldeko koplak eta dantza flashmoberako




Kopla berriak abortoaren lege berriari jarriak
Doinua: Egun da Santi Mamiña
Letrak : Onintza Enebeitia
estribilioa gazteleraz: Joana Etxeberria eta Elena Lacabe

Estribilloa:
derecho al aborto ya
estamos hartas de esperar
aborto libre y gratuito
fuera del codigo penal

1- Agertu da ministroa
ta montatu du kristoa:
antza estatu arazoa da
gure tripa azpikoa!

2- “Abortoa gaizki dago,
Inmorala da”, akabo!
Gure gorputzaz omen dakite
Guk baino askoz gehiago

Estribilloa

3- Gero umeren bat txarto
badago gaixo delako
osasungintza murrizten dute
berdin-berdin zaielako.

4- Gallardon bai zentzuduna!
Emakumeon laguna!
Berak badaki antza tutore gabe
gaizki egingo duguna!

Estribilloa

5- Esaten digu: “lasaitu!”,
Inork ez gaitzan epaitu:
Guk ez dugu nahi, baina dekretuz
“biktima” egingo gaitu.

6- Ez du ulertuko sekula
benetako pelikula:
ez errudunak, ta ez biktimak,
libre izan nahi dugula.

Estribilloa

7- Opus irten da kalera
“bizitza defendatzera”.
Total, berdin da, euren alabak
joango dira Londresera.

8- Nor da Rouco Varela hau?
Munilla, Izeta… ta enparau?
Animo neskak, atera armak,
con la iglesia hemos topau!

Estribilloa

9- “Bizitza eman ta kendu
Jaungoikoak egiten du”
Hain zuzen Jainko horren aitzakiz
bigarren mailan gaude gu!

10- Baina Jainkoak opari,
amatasuna Evari,
eman bazion, erabakitzen,
utzi emakumeari!

Estribilloa

11- Geu ibili arren gaizki,
utzi bakean, ze osti!
Joan zaitezte infernuraino
errosario ta guzti!






Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...