2014-03-17

Adriana Kaplan: “Euskadi liderra izango da Europan, emakumeen mutilazio genitalaren prebentzioan”







Testua: Carmen Ruiz de Garibay
Argazkiak: Karlos Corbella


25 urte darama emakumeen mutilazio genitalak desagerrarazi nahian, horren ondorioak jasaten baitituzte mundu osoko 130 milioi neskatilek eta emakumek. Antropologo moduan egindako landa-lan batek Gambiara eraman zuen, eta 16 urtez bizi izan zen hango herrixketan, gambiar familia batek etxean hartuta. Haren laguntzarekin, Emakundek programa integral bat garatu du, Euskadiko etorkinen artean ohitura hori prebenitzeko asmoz, gure herrialdean delitu izan arren garrantzi handikoa izaten jarraitzen baitu etorkin musulmanen artean.

...Zein da Euskadiko egoera?
Aurrerapauso handiak egin dira; esate baterako, Arabako Foru Aldundiaren “Conocer para actuar” programa. Baina beste programa integral bat ere garatuko da Emakundek eskaturik, eta, era horretan, Euskadi liderra izango da Europan, emakumeen mutilazio genitalaren prebentzioan. Mutilazio hori jasan duten eta Euskadin bizi diren emakumeen diagnostikoa egin nahi da. Datuak aztertzen ari gara eta, antza, emakumeen mutilazio genitala egiten den herrialdeetatik datozen 0 eta 14 urte arteko neskatilen eta beren gurasoen kopurua % 198 handitu da azken lau urteetan. Familia berrelkartuz doan heinean iristen dira emakumeak. Gizonen ehunekoa oso altua da, hasieran bakarrik heldu ziren, baina ez dira ezkongabeak, eta seme-alabak badituzte, azkenean etorri egiten dira haiek ere. Beraz, gero eta gehiago dira mutilatuta daudelako artatu beharreko emakumeak, haur asko izaten dituzte, eta umetan iristen dira. Nolanahi ere, Euskadiren egoera menderatzeko modukoa da. Mutilazioa egiten den herrialdeetatik 11.066 pertsona etorri dira; horietatik 3.161 emakumeak dira. Horiek artatze aldera, lantaldeak sortuko ditugu lehen mailako arreta-zerbitzuetan, modu koordinatuan jardun dezaten arriskuan dauden neskatilen prebentzioan, familia bidaian irteteko zorian egon arte zain egon eta orduan dena emanda ekiten hasi gabe. Ginekologo batek ikusiz gero emakume bat mutilatuta dagoela, haurdun, eta ondoren neskatila bat izaten duela, neskatila hori arriskuan dagoela jakinarazi behar die pediatria-zerbitzuei. Gure lantaldea harremanetan dago familia horiekin, eta badaki zerk funtzionatzen duen eta zerk ez. Hizkuntza bera mintzatzen dute: gai dira norberaren eta bestearen errealitateaz hausnartzeko.

KLIKATU OSOA IRAKURTZEKO
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...