2014-11-18

KAIXO GUAPA - JUNE FERNANDEZ

ITURRIA: ARGIA
Asko hedatu da Hollaback! delakoak, kaleko sexu jazarpenaren kontrako sareak, New Yorken grabatutako bideoa. Neska bat paseatzen doa, hamar orduz, eta ehun gizonek baino gehiagok zer edo zer esaten diote: “Kaixo, guapa”, “Bejondeizula”, “Nire telefonoa nahi duzu?”, “Egun ona pasa”. Neska ezezagun bati kalean “guapa” esatea, berez eraso sexista al da? Edo, agian, New Yorkeko biztanleak oso jatorrak izatearen adierazlea da bideoan jasotakoa?

Horrelako zalantzak argitzeko gakoa “inbertsio legea” da: egoerari buelta eman eta ea sinesgarria den hausnartu. Bideokoa gizona balitz ehun ezezagunen komentarioak jasoko al lituzke? Are gehiago, posible litzake beste egun batean ehun emakumek neska horri “egun on” esatea? Erantzuna ezetz borobila baldin bada, argi dago sexismoak badaukala zer ikusirik. Emakumeak gara etengabe ezezagunen komentarioak entzun behar ditugunak, eta gizon izateagatik jasotako heziketari egotzi behar diogu horrelako atrebentzia...

...“Piropeoa” sexu indarkeriarekin lotuta dago. Ez ditugu begirada eta komentarioak bakarrik pairatzen. Gure gorputzak publikoak eta erabilgarriak diren aurreiritzitik abiatuta, matxistek zilegi ikusten dute gure ipurdia edo alua kalean, tabernan zein autobusean ukitzea. Eta guk maiz horrelako erasoen aurrean sumindura irentsi eta ezin ezer egitea sentitzen dugu....

...Emakumeen artean kaleko jazarpen matxistari aurre egiteko beharra gero eta hedatuagoa dago, baina falta handia sentitzen dut gizonek ligatzeko duten ereduarekiko (auto)kritika falta...

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...